Osasun Centrum, Kirol erreabilitazioa & ezindunak
Osasun Centrum-ak eskaintzen dituen zerbitzuak hauek dira:
Balorazioa, diagnostikoa eta jarraitu beharreko eredu terapeutikoa burutzen ditu; horrekin batera, gaixoaren eboluzioaren jarraipena.
Osasun Centrum-ak eskaintzen dituen aukeren artean, honakoak aurkitzen ditugu:
Teknika terapeutikoen artean, fisioterapeutek lesioen indarberritzea eragiten dute eta lesio horiek aurre egiteko jarraibideak ezartzen dituzte.
Hidroterapia errehabilitazioarako laguntza handi bat bezala hartu dute. Igerileku klimatizatua ondorio lasaigarriak ditu, elastikotasuna handitzen du, artikulazioen zurruntasuna gutxitzen du eta zainen itzulera hobetzen du. Horrez gain, artikulazioek jasatzen duten estresa gutxitzen du eta murgilduta dauden artikulazioen mugimendu pasiboak eta lagundutakoak egiten uzten du, mugikortasun mugaketa sortzen duten gaixotasunen hobekuntzan laguntzen, ebakuntza ondorengo gaixotasunetan eta gaixotasun neurologikoetan esaterako.
Gaixotasun eta tratamenduen behar desberdinei harrera egiteko ahalmenarekin, gimnasioaren hornidurak lesioen eta egoera fisikoaren indarberritzea onartzen du.
Cardgirius bizikletek entrenamendu bereziak sortzeko aukera eskaintzen dute eta maila handiko txirrindularien egoera fisikoaren indarberritzearako funtsezko elementua da.
Hemen daukagun ekipamenduak txirrindularitzarekin erlazioa duten kirolariei esfortzu probak egitea uzten digu, beti mundu horretan adituak diren sendagileek gainbegiratua. Kirolariaren egoera fisikoa kontrolatzeaz gain, jarraitu beharreko entrenamenduei buruz aholkuak ematen dituzte.